NORTZUK GARA

ASO Gabinete Pedagogikoa ikaskuntza zailtasunei erantzun bat emateko asmoarekin jaio da, neuropsikologiaren ebaluazio, identifikazio eta esku hartzean bereiztuz.

  • Aholkularitza: familiei, lehenengo elkarrizketa eta neuropsikologi proben multzoa egin ostean, ebaluazio-identifikazio fidagarria aurkezten diegu.
  • Segimendua: hasierako ebaluazio txostenaren jarraian, norberaren beharrei erantzun bat emateko asmoz eta haren ezaugarrietara egokituz, banakako saioetan lan egiten dugu. Baita familiekin informazioa emateko batzarrak ere; eta nahi izanez gero, ikastetxeko tutoreekin bildu gaitezke.
  • Orientazioa: familiei zuzenduta, hobekuntza prozesuan eurekin batera lan egiten dugu; familia, eskola eta giza-ongizatea lortzea da gure helburua. Aldi berean, familia, irakaslego eta hezkuntza komunitaterako formakuntzan aholkatzen dugu.

MISIOA:

Gure egitekoa, laguntza eskatzen diguten pertsonei arreta eta jarraipen berezia ematea da. Gure grina baita laguntza txiki bat ematea, emaitza handiak lortzeko. Baikorrak gara eta gogo handiak ditugu; horrexegatik uste dugu, pertsona bakoitzak bere barruan altxor bat daukala eta, bere alderik honena erakusteko sustatu egin behar zaiola.

IKUSPEGI:

Terapia integratuetan espezializatutako gabinete bat gara: Mind Moves metodoaren Erreflexu Primitiboen inhibizioaren bitartez, Bèrard entzumen berreziketarekin eta alde emozioanala SHEC Metodoarekin; pertsonen garapen neurologikoan oinarritutako Neurozientziaren ekarpen eraginkorrak eskaintzen ditugu.

BALOREAK:

Familiaren garapen integrala bultzatzen dugu, esku hartze psikopedagogiko batekin: umea eskola eremuan egokitzeko lana errazten eta, bere gaitasun kognitibo, gizarte- eta afektibo-emozionalak sustatzen.

Call Now Button