Guy Bèrard Doktorea, otorrino frantziarra, 40 urtetan ikerkuntza klinikoak egin ondoren, egoera gehienetan, entzumen-distortsio edo entzutezko prozedurak, pertsonaren garapena, jarrera eta ikaskuntzaren nahasmenduarekin lotuta daudela egiaztatu ahal izan zuen.
Horrexegatik, entzumen berreziketa metodoa sortu du, non Audiokinetron aparatuarekin, maiztasun-modulazioak eginez, musika sinfonikoa filtratu egiten da, xede horrekin.
Garunak hiru atal ezberdinetan informazioa prozesatzen du eta, atal bakoitzak soinua aztertzeko funtzio bat dauka.
Aldi berean, informazioa bi motatakoa izan daiteke: esanahia duen soinua eta ikur abstraktua (hitza). Bi estimuluak modu egokian jaso eta prozesatzen badugu, entzumenezko ikuspuntutik, inguratzen gaituen mundua era zuzenean ulertu ahal izango dugu.
Aldi berean, pertsona batek entzumen zolia bikaina izan arren entzumen kalitate penagarria izan dezake. Ondo entzutea ez da nahikoa, esfortzu gabe informazioa ondo jasotzen eta ulertzen ez bada.
Pil-pilean dauden ikerkuntzek entzumenezko irregulartasunak aurkitu dituzte:
- Entzuten denaren prozedura motela
- Soinu altuen pertzepzio desatsegina
- Fonemen bereizketa ez zuzena
- Lateralizazio okerra edo desegokia
- Frekuentzia batzuetan hipersentikortasuna
Bèrard metodoaren entzumenezko berreziketaren xedea, soinuen hipersentikortasun mailak jeistea datza.
Hau guztia jarreraren hiperaktibitatearen murrizketan, arreta gaitasunaren igoeran eta, hizkuntza zein loaldian hobekuntzan ematen da.
Bèrard metodoa entzumenaren kalitatea ebaluatzen du. Entzumenezko frogen emaitza zehatzekin lan eginez: entzumen-zolia, entzumen-atariaren pertzepzioa, distortsioak, diskriminazioa, lateralitatea, erantzuna emateko denbora eta horren segurtasun mailaren informazioa ematen digu.
Musika sinfonikoarekin lan egiten da, aurretik aukeratua eta egoera bakoitzera filtratu egiten da; horrela entzumena suspertu egiten du eta, ez bakarrik ondo entzuteko baizik eta hizkuntza arazoak hobetzen, autismoan, depresioan eta eskola porrotan laguntzen ere.
![]() | ![]() |